Otxarkoagako bizilagunek agerraldia egin dute gaur eguerdian. Konponbideak eskatu dituzte, segurtasuna bermatzeko auzoaren bizi kalitatea hobetzeko baliabide sozial, instituzional eta kulturalak bultzatu behar direla azaldu dute.  Bilboko udalari eta  Bizkaiko foru Aldundiari mahai partekatu bat sortzea eskatu diote, ikerketa gehiagorik ez dutela nahi nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180123_otxarauzokiadeakona.mp3 Deskargatu hemen.

Errusiako iraultzaren 100. urteurrena ospatzeko edo horren aitzakian  Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa…Ya konpartsak aste honetarako hainbat hitzaldi eta ekimen prestatu dituzte. Auzoviet 1917+100 ekimenaren astea  atzo hasi zen Otxarkoagako auzoan. Pa…Ya Konpartsak, Mahatserri Kultur Elkartearekin bat, hainbat ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. Gaur esaterako Bihar, ‘Marxtitzena’, berriz, Nazioa eta […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]

Nakor eta Karlos etorri zaizkigu, Otxarkoagako Pa… Ya konpartsa aurkeztera. Kanpaia galdu berri dute, Eguzkizaleak-ek eskuratu baitu aurten, baina garrantzia kendu nahi izan diote euren auzoviet-arekin irabazi ez izanari. Indar handiko konpartsatzat dute euren buru, horregatik urtero txupinaren bezperan, ostiralean, hasten dira motorrak berotzen fanfarriarekin. Hala ere, indar gehienak gastatuta […]