PIPERPOLIS: Gure Hizkuntza gure oholtza , antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta

Bilboko Euskal museoan, Gure Hizkuntza Gure Oholtza jardunaldiak egin ziren, Bilboeszenak eta Bilboko udaleko kultura sailak antolatua. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta. Bertan antzerki munduko sortzaileak , aktoreak, idazleak, zuzendariak, irakasleak eta ikasleak elkartu ziren, baita euskalgintza, bertsolaritza eta itzulpengintzan aritutakoak.  Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira, eta hortaz beste hainbeste jorratzeko gaiak, bideak eta askatzeko lokarriak. Bertan izan ginen eta jardunaldian jasotakoaren laburpena duzue jarraian entzungai.

 Deskargatu hemen

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 4x22: JOSEBA BREAKING BASQUE II

az. Eka 1 , 2016
Gauza arraroak egin ohi dira telesailekin jarraitzearren, denboraldi berriak egitearren. Begira Twin Peaksen bigarren denboraldiaren bigarren erdia. Edo laburtu Goenkaleren lerro narratiboa sekula ikusi ez duenari, ea gogoa pizten zaion. Badakigu Joseba zertan dabilen azken aldi honetan. Ez GPSz kontrolatuta dugulako, tarteka txiokinean nork edo nork esaten duen arren non […]

Honekin lotuak