Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du.
“Hemen ez dago Bake prozesurik” dio Arnaldo Otegik Kataluniatik egindako elkarrizketan, La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, eta aste honetako Argian agertzen dena. Horrez gain, Unai Brea erredaktoreak asteko gaia komentatu du, “Emakumeek ere eiakulatzen dute” artikulua idatzi baitu Danele Sarriugartek. Erdiko Kaieran “Gure Sor Lekuaren bila” […]