“Hemen ez dago Bake prozesurik” dio Arnaldo Otegik Kataluniatik egindako elkarrizketan, La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, eta aste honetako Argian agertzen dena. Horrez gain, Unai Brea erredaktoreak asteko gaia komentatu du, “Emakumeek ere eiakulatzen dute” artikulua idatzi baitu Danele Sarriugartek. Erdiko Kaieran “Gure Sor Lekuaren bila” film dokumentala eta Josu Martinez zinegileari egindako elkarrizketa ditugu. Eta bukatzeko, Unaik Termometroa ataleko Lorenn Walkerri elkarrizketa aipatu du, “justizia berrezartzailea” hizpide duena.
IBAIZABAL: Arnaldo Otegi elkarrizketatu dute Argia astekarian (2479. zenbakia)

