Nafarroako aldaketaren gobernuak 100 egun bete dituen honetan, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Duguko Eduardo Santos eta Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolaza elkartu ditu Euskalerria irratiak. Iruñerriko euskal irratiak Juan Kruz Lakastak egindako elkarrizketen zenbait bideo eskegi ditu azken asteotan bere Youtubeko kanalean.
Gaurko Hizpidea magazinean, izenburuak irakurri ondoren, sakontzeari ekin diote Patxi Ruiz de Samaniegok eta Kattalin Minerrek. Patxik Ezker abetzaleak daraman eztabaida izan du mintzagai. Kattalinek, aldiz, atzoko Behobia-Donostia lasterketa. Amaieran, Patxik ere hartu du gai hori. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideapatxiruizetakattalin.mp3 Deskargatu hemen