IBAIZABAL: Ostegun eta ostiralean Analisi Politiko Kritikoaren III. kongresua Sarrikon

Datozen ostegun eta ostiralean, hilak 19 eta 20, EHU Parte Hartuz taldeak antolatuta, Analisi Politiko Kritikoaren III. nazioarteko kongresua egingo dute Bilboko Sarrikoko fakultatean. “POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER +  SOBERANÍA” galderaren bidez, azken urteotan mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu nahi dituzte. Bertan, lau lan talde ibiliko dira lanean, hainbat gonbidaturekin, gure kolaboratzaile eta Parte Hartuz taldeko kide Iñaki Barcenak kontatu digunez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: 30 urte pasa dira Mikel zabalza hil zutenetik

og. Aza 19 , 2015
Duela 30 urteko hilaren 26an atxilotu zuen Mikel Zabalza Donostian, eta 20 egun geroago agertu zen bere gorpua Bidasoan. Gaur, Karlosek eta Garazik orduko gertakariak gogoratzeaz gain, daramaten borroka azpimarratu dute, egia, aitortza, erreparazio eta justiziaren aldekoa. Datorren larunbatean, Garraldan, omenaldi berezia egingo diote Mikeli, eta egun batzuetako egitaraua prestatu […]

Honekin lotuak