Bilboko aratusteak zuzenean Bilbo Hiria irratian

Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa…

Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak baditugu gurean, Euskal Herrian, Inauteriak iristean kolorez betetzen dira bazter guztiak: mozorro irudimentsuak, tradizio handiko pertsonaiak… sormena, jaia eta tradizioa. Horiek dira, beste hainbeste kontzepturen artean, inauteriek irudikatzen dituzten ezaugarriak. Gipuzkoan, Tolosako inauteriak dira ezagun; Nafarroan, adibidez, Lantzekoak, Lesakakoak eta Altsasuko momotxorroak; Bizkaian, aldiz, Mundakakoak; Araban, Zalduondokoak edota Laudiokoak; Lapurdin, berriz, Uztaritzekoak… Euskal Herriko inauterien lagin txiki bat besterik ez dira horiek, baina guztiek dugu zer ospatua. Hemen duzue entzungai aratusteen ingurukoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aratustetako saio berezia entzungai

ar. Ots 21 , 2023
Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola […]

Honekin lotuak