Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McONak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako taldea da. . Josebak aspalditik landuta zeuzkan zenbait ideiari forma ematen laguntzeko eskatu zion Ibani eta honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarrajole izateko ardura hartu zuen. Ondoren osotu zen formazioa Maren (Bateria), Sergio (teklatuak) eta Xabirekin (baxua). Kantu pare bat sareratu dituzte eta uda osterako diskoa osatuko dute.
Sarean Zehar saioaren atal honetan, gaurkotasun digitalaren interesgarriena errepasatuko dugu: Mobile World Congressak hotz utzi gaitu, LaLigak urakanaren begian jarraitzen du hainbat webguneei blokeoak eginez eta milioi askoko isuna jasoz datu biometrikoak biltzeagatik, eta Erresuma Batuak presio egiten dio Appleri mundu osoko erabiltzaileen iCloud-en segurtasun-kopiak eskuratzeko. Era berean, Spotify pirata […]