Zamzar online aplikazioa, fitxategiak hainbat formatutara konbertitzeko aplikazioa, atera berri dute. Gai horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi, beste aplikazio berri batekin jarraitzeko: Akuilari hizkuntza eskubideen aplikazioarekin. Bukatzeko, Google Play music-ek MS Windows mahaigainerako bertsio bat daukala kontatu digu Jabik.
Gaur hasi da Klima aldaketari buruzko goi bilera Parisen. Egoera berezia da, Parisko erasoak gertatu ondoren, Frantziako agintariek larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea erabaki dutelako. Horri gehitu azken asteotan sakondu egin duten egoera, gerra egoera Sirian kasu honetan. Iñaki Barcenak hau guztia eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151130solasinakibarzena.mp3 Deskargatu hemem