IBAIZABAL: Gure eguneroko pozoiak eta beste (Argia, 2504. zenbakia)

Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Eduki guztietatik hiru azpimarratu ditu Bilbo Hiriaren ohiko kolaboratzaileak. Lehen-lehenik, aste honetako gai zentrala osatzen duen erreportajea jorratu du, “Gure eguneroko pozoiak“, alegia. Ohartzen ez bagara ere, gure gorputzak era guztietako kanpo eragile artifizialen eraso etengabeak jasotzen ditu, epe luze bati begira benetan arriskutsu gerta daitezkeenak. Sail horretakoak dirateke pestizidak, xaboiak, kosmetikoak, plastikoak eta beste hainbat produktu, adituen ustez, behar besteko kontrolik ez dutenak. Horren ostean, Los chicos del Maiz rap taldearen abeslariari eginiko elkarrizketa interesgarria aurkeztu digu Landerrek. Beren konpromiso politikoa berresteaz gainera, rap esparruan sumatzen duten makaltasun ideologikoa kritikatu du musikariak. Azkenik, Kurdistango HDP alderditik parlamentari den Sadet Decerikli emakumezko kurduari eginiko elkarrizketa sakona irakurtzea gomendatu digu Landerrek, Kurdistango egoera politiko korapilatsua hobeto ulertzen lagun diezagukeelakoan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zubilletako dorretxea bertan behera utzita

al. Api 25 , 2016
Hamabostean behin Ibaizabal magazinerako prestatzen duen kronikan Zubilletako dorretxeaz hitz egin nahi izan digu gaur Gotzon Hermosilla kazetariak. Barakaldoko EH Bildu alderdiko kideek salatu dutenez, badira zenbait urte aspaldiko dorretxe eder hau gure ondareko elementuen artean ofizialki izendatua dagoela, baina, hala eta guztiz ere, Barakaldoko Udalak ez du zirkinik ere […]

Honekin lotuak