Ekainean selektibitateko azterketa egiten da, lehen ikasketa etapa bukatzen da. Azterketak prestatzeaz gain, ikasleek ikasten jarraitu eta zer ikasi erabaki behar dute. Gaurkoan Ula Iruretagoienak arkitektura ikasketak izan ditu hizpide. Arkitekturaren ikasketen curriculuma zertan datzan, arkitekturako mundua nola dagoen eta oro har zer den arkitektura zehaztuta, akaso, irratiaren bestaldean den gure ikasle hipotetikoari argitasuna zabalduko diolakoan. Ohiko arkitektoaren lana erroz aldatu dela aipatu digu Ulak. Baina beste edozein sektoretan ere egiturazko aldaketak eman dira, dendetatik hasi eta ingeniaritza enpresa batetara. Onlinearen eragina eta produkzioaren deslokalizazioa edo bertaratzearen erabakiek zeharo eraldatzen dute aktibitate ekonomikoa. Bada gurean, arkitekturan, berdin gertatzen da.
Deskargatu hemen.