Hainbat ustelkeria delitu zigorrik gabe uzten dituen lege dekretua onartu zuen zuen, Errumaniako gobernuak, eta, harrezkero, egunero protesta jendetsuak izan dira hiri nagusietan. Hori dela eta, erabaki dute dekretua bertan behera uztea eta oposizioarekin beste berri bat negoziatzea. Jon k. Billelabeitiak egoeraren azterketa egin digu, aurrekariak aztertu eta protesta hauen atzean egon daitekeenaz mintzatu zaigu.
Otsailaren 1ean abiatu zen Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagia askatzearen aldeko martxa Luxenburgotik, eta larunbatean amaitu zen Estrasburgon. Bertan egondako Aspenako Igarki Robles eta Maialen Kortabarria izan dira gurean. Asteazkenean hemezortzi urte beteko dira PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaile eta presidente Abdullah Ocalan espetxeratu zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170214_IgarkiMaialenKurdistan.mp3 Deskargatu hemen.