Guns N’ Roses taldearen Sweet Child O’ Mine kantaren bertsioak entzun ditugu gaurkoan. AEBetako Los Angeles hirian 1985ean sortutako taldeak Axl Rose du abeslari eta aitzindari, eta Slash gitarra jolea da bigarren aurpegi ezagunena taldean. Sweet Child O’ Mine kantuaren sorrera ezagutu eta estilo anitzetan egindako bertsioak entzun ditugu. Gaurko bertsiolariak Sheryl Crow, Flat Pack, Mojito Lite, Postmodern Jukebox eta Taken by Trees izan dira.
Abusutik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea […]
One thought on “11 ISPILU: Sweet Child O’ Mine”