Gaurko saioan Martxoan Bilbon ospatutako kongresua aztertu dute Endika Alabort Amundrainek eta Jon Bernat Zubiri Reyk. EHUk Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Martxoan Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrenaren harira, bertan esandakoak izan ditugu hizpide. Bestetik Argia astekariko Maddi Txintxurreta kazetariarekin Aiaraldea ekintzen faktoriaren inguruan mintzatu dira.
UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua, egun horretan UEMAko bilera egingo dute eta, ondo bidean, bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, orotara 87 udalerritako mankomunitatea osatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180507_UEMA.mp3 […]