Telelanaren abantaila eta desabantailei buruz hitz egin dugu Lanaren ekonomia tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin. GlobalWebIndexen plazaratutako ikerketare arabera Telelanaren bidez lan egiten dutenen %74k lan ordutegitik kanpo begiratzen dute posta elektronikoa. Herrialde ezberdinetan egindako ikerketek (NordVPN, Bloomberg) azaleratzen dute telelanaren arazo nagusia gutxienez bi ordu gehiago lan egitea dela, soldata berdina jasotzen dugun bitartean. Lanerako joan-etorriak aurreztutako denbora etxean lanean pasatzen dugula, gehiago lan egiten eta interakzio eta atseden tarteak murriztuz. Lankideekin harremana kaltetzen da, eta arazoak konpontzeko denbora gehiago behar da ere.
Deskargatu hemen.