LANAREN EKONOMIA: Mecaner enpresan itxieratik harago, trantsizio ekosozialista da bidea

Mecaner enpresan itxieratik harago, trantsizio ekosozialista da bidea.

Mecaner Urdulizeko metalgintza enpresak jarduera guztia eten du, greba mugagabe baten ostean sindikatuen porrota ekarriz.

Egoera horri buelta emateko, sindikatu batzuk eta Garua kooperatibak osatu dute, eta hori aztertzeko Jauzi Ekosozialeko kide Alaitz Ajuriagerragaz solastu dugu.

https://www.garuacoop.es/wp-content/uploads/2024/03/Plan-Transici%C3%B3n-Ecosocial-Mecaner.pdf

Ostean, gaiari ikuspegi sindikal batetik heltzeko, ESKko kide Sergio Ortega ‘Txejo’ elkarrizketatu dugu, Mecanerren izandako borrokaren ibilbidea eta ateratako irakaspenen inguruan.

https://www.esk.eus/index.php/es/noticias/3142-mecaner-industria-justa

Bukatzeko, gaurko Argia atalean Endika Albabortek argitaratutako ‘Enegarren industria enpresaren itxiera’ artikulua aztertu dugu.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2845/enegarren-industria-enpresaren-itxiera

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Balkoitik balkoira bertso-saioa bihar Algortako Portu Zaharrean

og. Eka 13 , 2024
Bertsozaleek egutegian gorriz borobildutako data dute bihar: Balkoitik balkoira bertso saioa Algortako Portu Zaharrean iluntzeko 21:30ean. Zehazki, Etxetxu plazan izango da saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariak. Beñat Vidalek kontatu digu bertsolariak gai librean arituko direla, eta umorea ere presente izango dela. Azaldu du, lehen aldiz […]

Honekin lotuak