Aurten bigarren urtez Osasuna eta Hizkuntza bilkura honetara hurbildu gara. Osasuna eta hizkuntza, erronkak eta aukerak, jardunaldien goiburuak argi usten du, unibertsitate eta Osakidetzaren erronka. Jon Zarate EHUko Euskara Errektoreordea eta Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuko burua ditugu gurekin.
Felix Zubia medikua izan da gurean, Euskara lan hizkuntza Osakidetzan deituriko hitzaldia eman du , Osasuna eta hizkuntza jardunaldietan. Osasun arloan euskara lan hizkuntza bihurtzea erronka handia dela esan digu Felix Zubiak, dokumentuak ere euskaraz idaztea falta da, eta osasun gaiei buruz hitz egitean, medikuen artean erdara nagusi izaten dela kontatu digu.
Iñaki Santamarina izan dugu ondoren gurekin, gaurko jardunaldian “Pazienteak hautemandako emaitzen neurketak Euskal Herrian” lana aurkeztu du jardunaldietan, Gradu bukaerako lana egin du BAME (Barne Mediku Egoiliarra).
Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterretik dator eta lan munduan euskararen erabileraren aktibazioa izan du hizpide jardunaldiotan. Bi metodologia azaldu ditu, Eusle eta Ulerrizketa deiturikoak.
Irene Gil Legarra dugu orain gurekin, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuaren euskara teknikaria da eta “Osakidetzan euskararen erabilera eta presentzia handitzeko praktika egoki batzuk” gaia garatu du jardunaldian.
Nafarroako Osasunbideak ere jardunaldietan parte hartu du. Lazaro Elizalde izan da “Osasunbidean pausuak emanez” deituriko hitzaldia eskaini du.
Jose Ramon Furundarenak OSAGAIZ aurkeztu digu, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortua, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburua duen aldizkaria.
Saio osoa:
Deskargatu hemen.