Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure mikrofonoetan. Jan, jolas, lehiaketa, dantza, kanta eta sorpresa bat baino gehiago gozatzeko aukera izan da goizean zehar, ondoren bazkaria eta arratsaldean ere giro ona izango da Abando inguruan. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak protagonista, euskara ikasten hasi berri direnak, jubilatuak, kanpotik etorritakoak… asko izan dira Udaberri jaian ibili direnak.
Deskargatu hemen.