Klimari buruzko goi bilera izan dugu aztergai Bilbo Hiriaren irrati gosarietan

Gaur abiatu ditugu Bilbo Hiriaren Irrati gosariak,  kafe Antzokitik zuzeneko saioa egin dugu. Gaurkoan Klima aldaketa izan dugu hizpide. Urteroko klimaren goi-bilera hasi zen astelehenean Bonnen, Alemanian, helburu nagusitzat 2015ean Parisen sinatutako akordioa martxan jartze izango da,  2018rako prest behar lukeen arau-liburua moduko batean jasota. Begi bistakoa dena ,klima aldaketa bete betean sufritzen ari garela, Erregistratutako urakanik bortitzenak ikusi ditugu azken hilabeteetan, urte bakoitza inoiz neurtutako beroena da, atmosferako CO2 kontzentrazioak langa historikoa jo du.… Bonnen astelehenean hasitako gailurra beste bat gehiago izango da? Benetan aurrera pausurik eta erabaki irmorik hartuko da, guzti hau aztertuko dugu gaurko saio berezian  BC3 ikerketa zentroko Ibon Galarraga batu zaigu gurera. COP23, klima aldaketari buruzko gailurra aztertu dugu, erronkak, hartu beharreko erabakiak…

Saioaren bigarren atalean hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korrontearen inguruan mintzatu gara Xamar lankidearekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Andoni Tolosa, "Morau" kantari-kantuegilearekin solasean

az. Aza 8 , 2017
Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo […]

Honekin lotuak