ALIRITZIRA: Hiztegia aztertzen Euskaltzaindiko Miriam Urkiarekin

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, haren lanak ezagutzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Hitzak, berbak  izango ditugu hizpide; Hiztegia. Mirian Urkia, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da. Egun, 46.180 forma (2017an baino 1.317 gehiago) eta 63.507 adiera (2017an baino 2.008 gehiago) ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Sarrera berri batzuk gehitu dituzte bokata, eskimal, jopuntu, karkasa, kontainer, manifa, lotesle, mikroipuin, lobby, sakelako, nanoeskala, txakalaldi, okupa, sikiera, txikiteo, zaurgarri, zikinkor. Komentatuak izan dira hauek; Mirianekin batera azken aldaketak aztertu ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 89: Itsas ekosistemak (Manu Soto)

og. Urt 24 , 2019
Esparru ugari jorratuko dugu gaurko saio honetan, beti ere itsasotik abiaturik. Lehenengo eta bat, itsas ekosistemak nolakoak diren argitzen ahaleginduko gara; bigarrenik, itsas estazio batean egiten diren ikerlanen berri izango dugu; eta, azkenik, itsasoaren eta giza osasunaren artean egon daitezkeen loturak aipatuko ditugu. Horretan guztiorretan UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioko zuzendariorde […]

Honekin lotuak