MUSIBLA #178: US Girls, MICE, Otoi, Maraca Diablo, Ogi, Walt Disco

Gaurko saioari hasiera emateko aspaldi jarri ez dugun talde bat aukeratu dugu. US Girls taldearen lanei darien pertsonalitatea asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoan badira abesti biribil asko. Heavy Light du izena diskoak eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Beste emakume batekin jarraituko dugu, oraingo honetan Euskal Herrira bueltatuta. MICE-k disko berria kaleratu du. Lautada. Arabako lautadan grabatuta, nolabait hango paisajeak inspiratuta. Beste disko eder bat bere ibilbidean. Urtzi Izaren azken proiektua izugarri gustatzen zaigu. Otoi izena du eta sonoritate ilun, lakar eta inspiragarriak bildu ditu Tophus izeneko diskoan. Entzun beharreko diskoa. Mendaroko Maraca Diablo ere disko berri batekin etorri zaizkigu duela ez asko. Unibertso dentsoa eta istorio sendoak. Diskoak Maraca Diablo du izena. Ogi artistak disko bikaina kaleratu berri du Monologues du izena eta bertan musika beltzaren garapen interesgarria eskaintzen digu. Zelako diskotzarra! Eta bukatzeko beste disko handi batekin. Walt Disco-k atera berri dute Unlearning izeneko grabazioa, ideiak bor-bor, 80ko makinak, gaurko delirioak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: HONDAMENDIA Artedrama eta Axuten antzezlan berri Bilbora iritsiko da.

ar. Aza 15 , 2022
Hondamendiakk bi hondamendi aipatzen ditu: Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, bi langileren heriotzarekin, eta munduko gizarte osoa ezustean astindu eta harrapatu zuen pandemia. Bi gertaera larri horiek abiapuntutzat hartuta, sortu dute Hondamendia antzezlana. Talde artistiko handi baten sormen-lana da, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon […]

Honekin lotuak