Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia osorik herrigunetik igaroko da. Naturarekin harremanetan egongo da, eta itsasoari begira. Zerbitzua ematerakoan iraunkortasunaren aldeko apustua egin dute. Horregatik, plastikoaren erabilera ahalik eta gutxien murriztu nahi izan dute, eta, adibidez, ez da plastikozko ur botilarik salduko.
Deskargatu hemen.