Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da.
Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan dira gero metaleko langileekin Arriaga plazan bat egiteko, Jon Fanok hartu du hitza, gogora ekarri du pentsionistak 88 astelehen daramatzatela udaletxe aurrean protestan, ia bi urteko borrokan, pentsio publikoen alde, IPCarena hainako igoera eta gutxienez 1080euroko pentsioa eskatzen. Bestalde, 50.000 langiletik gora daude grebara deituta Bizkaiko metalgintzan. Iragan maiatzean gatazka hasi zenetik, seigarren lanuztea da gaurkoa. Aurrez, beste bost greba egun izan zituzten maiatzean eta ekainean.
Deskargatu hemen.