Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso mundura egin du salto eta Bertsopentsioen I. Bertso Jarraien Lehiaketa antolatu du, eta Maite Aristegik kontatu dizkigu xehetasunak. Parte hartzeko baldintzak errazak dira: 60 urte gorako edozeinek hartu dezake parte, eta 3 eta 6 bertso bitarte idatzi behar dira doinu eta neurri librean. Bertsoak bidaltzeko […]
pentsionistak
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute gaurtik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez. Bi martxa abiatu dira, Bilboko eta Bergarako udaletxeen paretik. Gaur, berriz, Aguraingo taldea abiatuko da, udaletxetik hura ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230523_pentsionistak.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, euskal sindikatuak eta beste eragile batzuk maiatzaren 29ko mobiliazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskakizunen artean, besteak beste 1080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. Bestalde, Espainiako gobernuak martxan jarri duen erreforma berriari buruz, adierazi dute, pentsio sistema publikoaren erasoa dela; aurreko baldintzak zaildu eta jubilazioa atzeratzea […]
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herritan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek. Maitzaren 29an aldarrikatuko dituzten puntuak, besteak, 1080 euroko pentsioa, erretiro aurreratua, 2021erako iragarritako murrizketa berriak gaitzestea eta neurri erangikorrak hartzea izango dira, pentsioetan dagoen soldata arrakala murrizteko. Horiek dira aldarrikapenetako batzuk. Beraz, maiatzaren 29an, […]
“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]
Toledoko Itunak urriaren 27an egingo duen bileran pentsioak erreformatzeko gomendioak adostuko dira. Hori dela eta, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek gutun bat eman diete alderdi politikoei beren aldarrikapenak gogorarazteko eta proposamen batzuen edukiari buruz duten iritzia jakinarazteko. Hori azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dute Andrea Uña eta Xabier Isasa Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileek […]
Egun 1.000 milioi pertsona inguruk 60 urte baino gehiago dituzte munduan, eta 2030. urterako %46ko igoera izatea espero da. Aipatzekoa da, iaz historian lehenengoz, 65 urtetik gorako pertsonen kopurua, 10 urte baino gutxiago dituzten gaztetxoena baino handiagoa izan zela. Zifra hauei erreparatu ostean, gaur, Nazioarteko Nagusien Eguna, Jon Fano, Bizkaiko […]
Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan […]
Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak. Pentsio sistema publiko baten aldeko pentsiodunen borroka, 1080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta […]
Gaur goizean prentsa aurrera atera da Bizkaiko pentsionisten mugimendua eta maiatzaren 26an, Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diote gizarte osoari. Manifestazioa Jesusen Bihotzean hasi eta udaletxean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180511_pentsionistakProtestak.mp3 Deskargatu hemen