SOS Alde Zaharra plataformako kideek Zazpi Kaleetan pisu turistiko ilegalak eragiten ari den kalteak salatu dituzte. Bizilagunak auzotik alde egitera behartzen ari direla, etxebizitzen prezioaren igoerak eta espekulazioak batetik, baina bestelako ondorio negatibo batzuk ere pairatzen dituzte auzoan geratzea lortzen duten bizilagunek. Ondorioak zuzenean jasan eta etxeak uztera behartuak sentitu diren bi auzokideren testigantzak jaso dituzte plataformako kideek, gaur egindako agerraldian.
Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bi urte daramatza apustu etxeen aurka gizartea mobilizatzen. Apustu etxe hauen ugaritzeak ekarri ditzakeen arazoez jabetuta, Eusko Jaurlaritzari neurri berriak eskatzen dizkiete “gaitz” bezala definitzen duten fenomeno honi aurre egiteko. Gaitza salatzeko manifestaziora deitu dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 19.30etan […]