Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, “A Go Go 3”, klasikoen bertsioz osatutako EP-a da.Eta oraindik ere martxa ederrean dabilen taldea dugu. Udan hainbat zuzeneko eskaini dituzte, eta bihar berriro igoko dira Algara Konpartsako agertokira. Ostegunetan beti dago Akatz tartean… noiztik? Hori guk ere ez dugu ondo gogoratzen! Gaur, gurekin izan dira Bita eta Oskar.
Deskargatu hemen.

