Itaia Euskal Herriko Emakumeon Antolakunde Sozialista da, emakume langileen zapalkuntza eta esplotazioaren aurka egin nahi duen mugimendu sozialista eta iraultzaile bat. Itaiaren I. Kongresua izan berri da, Indarkeria matxistaren eta esplotazio ekonomikoaren kontra eta emakume langileen eskubideen alde borrokatzeko konpromisoa berretsi dute bertan, antolakundearen proposamen politikoa aurkeztearekin batera. Martxoak 8rako egiten duten irakurketa ere azpimarratu dute, Emakume langileok askatzeko, batu borrokara! Leloa hautatu dute. Protesta Bilbon igandea eguerdiko 12:00etan Moyua plazatik egingo dute.
Deskargatu hemen.

