Chris Dave and The Drumhedz taldearekin irekiko dugu gaurko saioa. Euren estreinako disko honetan ehundura musikal joriak aurkitzen ditugu, jazz moderno baten oinarrian, rap, pop edo psikodelia. Diskoa taldearen izenarekin bateatu dute. Hurrengo gonbidatua King Krule britaniarra izango da. Man Alive! izeneko diskoa kaleratu du urte honetan bertan eta abesti sorta honetan bakarlari honen barne mundua eskaintzen zaigu. Kanadatik dator hurrengo taldea, Ought taldea, euren azken diskoarekin Room Inside the World. Anemone taldea, Ought bezala, Kanadatik datoz. Azken bolada honetan bertatik musika interesgarri asko heltzen ari zaigu, horren adibidea da talde honen pop psikodelikoa. Beat my Distance izeneko diskoa da euren estrainekoa. Euskal Herrian ere badira talde oso interesgarriak, hala nola Physis Versus Nomos izeneko proiektua. Beñat Antxustegik (gitarra eta ahotsa) buruan dituen abestiak eta istorioak kaleratzeko tresna. Euren azkena da Arraro Nioenean. Disko puzka. Hurrengo taldea Mum da eta garai batean oso ezagun egin zen Berlingo Morr Music disketxeko banda garrantzitsuenetako bat izan zelako talde Islandiarra. Summer Make Good izeneko diskotik bi abesti eder. Eta bukatzeko Euskal Herritik soinu berri eta kitzikagarriak Omago talde bizkaitarrarekin. Badirudi laster disko luzea dakartela, momentuz 4 abestiko EP honekin gelditu behar.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=NHyR_tPh_cs

