Gaurko saioan, lehenengo geltokia Maraca Diabloren Txaskario izango da, taldearen izaera aske eta kementsua ondo erakusten duen lana; blues-rock kutsuko erreferentziekin eta ukitu zahar batzuen giroarekin dator, eta hortik abiatuta entzulea berehala sartzen du bere unibertsoan. Ondoren, Meltten Up All Night entzungo dugu, atmosferek eta melodia leunek garrantzi handia hartzen dute diskoan. Grabazio honetan, indie soinu landu eta zabalagoaren alde egiten du, gauaren eta barne-bidaiaren arteko marra horretan mugituz. Jarraian, SYMLen Nobody Lives Here iritsiko da; Brian Fennell-en proiektu pertsonala da, Seattlekoa, eta 2025eko bere hirugarren estudioko lanean zaurgarritasuna, aldaketa eta identitatea lantzen ditu folk, piano eta giro intimoekin. Saioaren erdialdean, Deb Never iritsiko da Arcade izeneko diskoarekin. 2026an kaleratutako debuta edo lehen disko luze gisa aurkeztua; bertan, artistak lehen aldiz zerbait sentitzearen ideia landu du, tonu hauskor baina erakargarrian. Ondoren, Xabier Badiola. Saio honetan beste zenbaitetan ekarri dugu Leiho Ondoan Xori Bat bere azkenengo grabazioa. Eibarren jaiotako musikariaren folk-pop intimista; gitarra eta ahots biluziez gain, kolaborazio bereziak ere baditu, eta izenburu poetikoak berak ematen dio giro lasaia eta iradokitzailea. Segidan, Holy Fucken Even Beat etorriko da, esperimentazioari eta erritmoari begira egindako lana, elektronika bizia eta zuzeneko energiaren artean mugitzen dena; taldearen ohiko izaera askea eta instrumentala ondo islatzen du. Azken zatian, Ratboys taldea. Singing To A Empty Chair izen iradokitzailea duen grabazioa aurkeztu berri dute. Indie rockaren eta country ukitu sotilen arteko orekan dabilen taldea da, melodien indarra eta ahots hurbila bereizgarri dituena. Horren ostean, EZEZEZen Kabakriba entzungo dugu, Bilboko taldearen hirugarren estudioko diskoa; pop, punk, funk eta jazzaren arteko nahasketa libre eta ausarta eskaintzen du, letra ziztagarriekin eta Do It Yourself filosofiari oso lotuta, beren soinua are gehiago zorrozten duen lana.
Deskargatu hemen.
