MUSIBLA #96: Chris Dave and The Drumhedz, Destroyer, King Krule, Sara Zozaya, Ezra Furman, Anemone, Omago

Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We Met da bere azken diskoa. 80ko sonoritatea duen produkzio bikaina. Kanadarraren atzean Londonetik datorren beste kantugile aparta, Archy Ivan Marshall, King Krule ezizenez ezagunagoa. Disko berria argitaratu berri du, Man Alive! Izenekoa, eta disfrutatzen ari gara. Sara Zozayarekin jarraituko dugu. Kantugile donostiarrak disko berria aurkeztu zuen orain gutxi eta kantuak banaka ezagutaraziko ditu hemendik eta ekainera bitartean, kantu bat hilabete bakoitzean. Lehenbizikoa badago eta “Bat” du izena. Gaur III izeneko diskotik beste abesti bat ere entzungo dugu “Worm” izeneko konposizio samur eta atmosferikoa. Beste disko berri batekin ekarri dugu segidan, Ezra Furman-en Twelve Nudes. Beste disko narratibo eta sakona. Anemone taldea orain gutxi ezagutu dugu euren estreinako diskoarekin (Beat My Distance) eta asko gustatu zaigu kanadiarren pop psikodelikoa. Gaur bi abesti. Eta bukatzeko Omago taldearen musika, azken bolada honetan gatibatu gaituen musika.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etxeko langileen elkarteak kexu larrialdi egoeran hartutako azken neurriekin

az. Api 1 , 2020
Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]

Honekin lotuak