Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to Burn egindakoa. Kolaborazio horretatik disko eder hau utzi dute, batzuetan aspaldiko Crosby, Still, Nash and Young entzuten ari garela ematen du. Bostonetik datorren Crumb taldearekin jarraituko dugu. Pop psikodelikoa jorratzen duen talde honek Lila Ramani dauka frontwoman gisa, ahots iradokigarria eta konposizio biribilak Jinx estraineko diskoan. Bide beretik, beste emakume batekin jarraituko dugu, Aldous Harding-ek disko berria dakar, hirugarrena bere ibilbidean, Designer, hemen ere lo-fi ukituak konposizio naif sorta honetan. Berara goaz hurrengo gonbidatuaren bisita hartzera. Estitxu Pinatxok lehen disko kaleratu berri du, sosegu eta dotoretasuna Haize gorri batek izeneko diskoan. 7 abesti biribil. Soseguaren bidetik jarraituko dugu Omago taldearekin, Aitziber Omagogeaskoaren ahotsak gidatuko gaitu Oso Polita zigiluak argitaratutako estraineko EP homonimo honetan. Bukatzeko Kim Gordon, Sonic Youth taldeko kidea izan zen eta orain bere bakarkako ibilbideari begiratuko diogu No home record diskoarekin.
Deskargatu hemen.