40 urte igaro dira Martin Zabaletak Pasang Temba xerparekin batera Everesteko gailurra jo eta ikurrina jarri zuenetik. Zalantzarik gabe, Everestek Zabaletaren alpinismo ibilbidean aldaketa handia eragin zuen, bide ireki zuen atzetik etorri zinen alpinista andanari. Juanra Madariaga, kazetari, idazle eta mendigoizalea izan da gurean. Kirol ikuspuntutik begiratuta, arrakasta handia izan zen. Espedizio hura, Euskal Espedizioa, 12 mendigoizalek osatu zuten: Martinez gain, han ziren lehenago Tximist Espedizioan izandako Luis Maria Saenz de Olazagoitia Petxu, Angel Rosen, Felipe Uriarte, Ricardo Gallardo eta Juan Ignacio Lorente, eta Ramon Arrue, Xabier Erro, Javier Garaioa, Emilio Hernando, Kike de Pablos, eta J. Urbieta Takolo.
Deskargatu hemen.

