“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan hainbat ekitaldi burutuko direla.
Pasa den igandean, Jose Oliva Gallastegi iheslari eibartarra zendu zen Baionan, bihotzekoak jota. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero, Zuberoan asteburuan egindako manifestazioa, Aldaketak Lurralde antolaketan, eta abenduan Akitanian izango diren hauteskundeak izan ditu hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen Argazkia: Jose Oliva. (Gaizka IROZ)