Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen ematea itxita dagoen arren, Ioritzek kontatu du bihar bertara joan eta izen ematekoa aukera badagoela.
SEÑORA BERTSO-ESKOLAren eskutik… maiatzaren 21ean, Bilboko Zapi Kaleetan den Bira kultura gunean izandako bertso-saioa zabaldu dugu. POTTO saioan entzungai, aukeraketa diktatoriala. Eskolako señorak gai-jartzaile lanetan eta kantuan… Laukotea! Maider Arregi Alaia Martin Aissa Intxausti Sarai Robles Era berean, Bonus Track formatua ere dantzan jarri dugu eta 2008ko Erniarraitz sariketaren zabaldu […]