Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen ematea itxita dagoen arren, Ioritzek kontatu du bihar bertara joan eta izen ematekoa aukera badagoela.
Deskargatu hemen.