Ara!Gorputz kooperatiba 2018. urtean sortu zuten Ione Fernandez eta Enara Iruretagoienak helburu argi batekin: emakumeek haien gorputzarekin, genitalekin eta hilerokoarekin duten harremanera bueltatu, sakondu eta hobtzea. Formazioak ere eskaintzen dituzte eta hiru urte daramate eskolaz eskola “hilekoa eskoletan” programarekin. Ione Fernandez izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu nondik norakoak. Azaldu digu gainera, ekofeminismoa eta ekonomia feminista ere lantzen dituztela kooperatiban.
Deskargatu hemen.