Bilboko Zirika gunean aurkeztu zuen Eztizen Artolak bere lehen eleberria, “Gurpilak”. Telefonoaren beste aldean izan dugu eta berak kontatu digu motxiladun ume baten istorioa kontatzen duen eleberria dela. Ihintza da protagonista eta liburuaren hasieran haurra den arren, amaieran jada nerabea da eta, beraz, eleberriak nerabe motxiladun baten buruhausteak ere kontatzen ditu. Eztizenek azaldu digu eleberria gordina dela baina saiatu dela umoretik asko idazten eta argi adierazi du motxilak zoriontasunez eta goxotasunez ere bete daitezkeela. Liburua edozein liburudendatan erosi daiteke baita Txalaparte argitaletxearen webgunean ere.
Deskargatu hemen.

