Sarean Zehar #383: [Anonimotasunarekin bukatzeko momentua da?]

383

Gaurko programan TikTok enpresaren aurka aurkeztutako demandari buruz hitz egin dugu, plataforma nerabeen osasun mentalean eragin zitzakeen kalteen jakitun zela azalduz, erabiltzaileak katigatuta mantentzea lehenetsiz. TikTok enpresak berak aitortzen dituen arazoei aurre egiteko dituen aukerak aztertuko ditugu. Espainiako Gobernuak telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko hartu dituen neurri berriak ere aipatu ditugu. Europar Batasunaren Berrian, Europako Batzordeak Temuri legez kanpoko produktuen salmentari buruz egindako eskaera eztabaidatu genuen. Gainera, Berri Azkarretan, azpimarratzekoak dira Elon Muskek ingeniari bat legez kanpo kaleratu izana, IBMren datu kuantikoen zentroa ireki izana Alemanian, Google Chromeko iragarkien blokeatzaileen amaiera, Spotifyren telelanaren politika, eta eSportetan eFootball bideojokoarekin duen presentzia indartzeko FIFAren eta Konamiren arteko akordio berria. Amaitzeko, Anticlickbait atalean, sinetsiko ez dituzun hiru izenburu errepasatuko ditugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: “OLIVIER MESSIAENEN OIHARTZUNAK”

az. Urr 23 , 2024
Gaur mundu exotiko – erlijioso – ornitologiko batean murgildu gara, konbinazio arraroetan arraroena, bitxia, berezia zein berebizikoa, Olivier Messiaen konpositorearen eskutik joango gara. Olivier Messiaen (Aviñón, Frantzia, 1908 – Clichy, Frantzia, 1992, 83 urte) XX. mendeko konpositore frantses garrantzitsuenen artean aurkitzen da, oso estilo bereizgarria eta pertsonala garatu zuen eta […]

Honekin lotuak