Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra.
Agustin Zubikarai beka jaso zuen duela bi urte Goio Ramosek eta, 2024 bukaeran, London Calling nobela argitaratu du. The Clash punk taldearen abesti ospetsuenetakoaren izena aukeratu du nobelari izenburua emateko, hortaz, imagina dezakegu nobelak nondik eramango gaituen. 80ko urteetan kokatua, Euskal Herria ere bor-borka zegoela, hiru protagonista nagusi ditu eleberriak: […]