Deustuko gazte lokala husteko agindua bertan behera, Udalaren eta gazteen arteko elkarrizketak iraun bitartean

Deustuko Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Bilboko Udalak elkarrizketak iraun artean. Gaur goizean Deustuko gazte asanbladak bileran adostutakoaren berri eman dute. Asanbladako kide dugun Amaiak adostutakoaren berri eman digu. Deustuko Gazte Asanbladak hurrengoa beteko duela hitzeman du, “Gazte Lokalaren intsonorizazio proiektu bat aurkeztea eta guk geuk egitea, bitartean kontzertuak ez direla emango ziurtatuz”.  Baratza bezala erabiltzen dugun eraikinen barruko espazioa mantentzen eta zaintzen jarraitzea ere adostu dute eta bere aldetik Asier Abaunza Hiri Plangintzarako zinegotziarekin eta Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun zinegotziak hurrengoa beteko dutela hitza eman dute ”Kaleratzea bertan behera uztea”. Ala ere ostiralerako deituta zuten manifestazioa egingo dute, Deustuko Gazte Lokala defenda dezagun lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Euskal Harria" poema liburuaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Gabriel Arestiren ibilbidea gogoratuko da Bilbon

az. Ira 27 , 2017
Gabriel Arestiren Euskal Harria poema bildumak 50 urte betetzen dituen honetan, jardunaldi berezia antolatu du Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera. Honela, urriaren 11n idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea bilduko da Bilboko Plaza Barrian. Tartean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte- […]

Honekin lotuak