MUSIBLA #160: Txomin Artola, Ibil Bedi, Maraca Diablo, Snail Mail, SeiUrte, Joy Orbison, Indigo de Souza

Badirudi aukera izango dugula Txomin Artola berriz ere zuzenekoetan ikusteko, bere seme Urbilek bultzaturik zenbait kontzertu ematera animatu omen da. Bertan bere piezarik nabarmenenak entzungo ditugu. Haizea taldearen lehenengo garaietan egon zen eta gerora zenbait disko gogoangarri kaleratu ditu. Gaur, bere diskografia zabaletik bi abesti hautatu ditugu. Jarraian Ibil Bedi talde nafarraren musika ekarri dugu. Euren bigarren diskoan, Beltxarga Beltza izenekoan hainbat abesti biribil bildu dituzte. Patxadaz entzuteko diskoa. Mendaroko Maraca Diablo taldeak disko berria kaleratuko dute hurrengo hilabetean. Bi abesti helarazi dizkigute eta aurrerapen gisa horiexek jarriko ditugu. Musika ikuspegi ezohikoa eskaintzen digute Mendarokoek. Snail Mail dugu hurrengoa. Bere bigarren diskoa 2021ean karrikaratu zuen eta sonoritatea interesgarria zabaltzen du diskoko hamar abestietan. Valentine izena du azken disko horrek, eta bertatik bi pieza entzungo ditugu. Seiurte taldea 1997an sortu zen Berrizen. Elortza anaiek jakin izan dute euren estilo propioa eraikitzen, disko berri batekin datoz orain: Cabo Cañaveral. Oso ondo jositako melodiak eta indar berezia duten abestiak eskaintzen dituzte. Bukaera aldera Joy Orbisonen musika entzungo dugu. Abesti elektroniko ilunak, funk ukitu dotore batekin. Bere azken diskoa Still Slipping vol. 1. Bukatzeko Indigo de Souza proiektuarekin eta euren azken diskotik (Any Shape You Take) ateratako abesti batekin (argazkia: Jon Olabarriaga).

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua aurkeztu dute Bilbon

og. Mar 17 , 2022
EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian.  Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino […]

Honekin lotuak