Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai.
Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra!
POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile lanetan.
Biba el verso.
Kirol Eskirol saioan…. BaiKirola elkartea hizpide, Gorka Boveda eta Leizuri Agirre izan dira saioaren erdigune. Kirolari bai esan diogu! Inklusiboa delako, ahalduntzeko tresna, berdintasunerako bidea, mugak apurtzeko bitartekoa… Más Futbol elkartearekin bat, Keniako lurretan grabatutako Tunasonga Pamoja dokumentala ekarri digute Baikirola elkartekoek, Ane Zabalak ikusentzunezko eta eraman gaitu eta zinemaren […]