HAUXE GURE LURRA: Entropiaren Legea eta Prozesu Ekonomikoa

Gaurkoan Iñakik Entropia izan du hizpide. Nicholas Georgescu-Roegen matematikari eta ekonomilariaren eskutik sortu zen. Giza espeziearen garapen ekonomikoaren ikuspegi ekologiko berri baten oinarriak ezarri zituen 1971n argitaratutako Entropiaren Legea eta Prozesu Ekonomikoa liburuan. Bertan Lurreko baliabide mineral guztiak uneren batean agortuko direlako premisari buruz teorizatu zuen Georgescu-Roegen-ek. Honen arabera, urritasun ekonomikoa errealitate fisikoan sustraituta dago, baliabide natural guztiak modu itzulezinean degradatzen dira jarduera ekonomikoan erabiltzen direnean eta lurraren karga-ahalmena —hau da, lurrak giza populazioei eta kontsumo-mailei eusteko duen gaitasuna— denboraren poderioz gero eta murritzagoa da, jarduera ekonomikoaren eraginez.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinea: Cinco lobitos filma hizpide

ar. Uzt 12 , 2022
Cinco lobitos filma  badago ikusgai  Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarren lehenengo film luzea Malagako Zinemaldian garaile izatetik dator.Ane Urkiolak gaurko irrati tartean Cinco Lobitos izan du hizpide. Amaia (Laia Costa) ama izan berri da, eta konturatuko da ez dakiela oso ondo zer egin behar […]

Honekin lotuak