Urteko ARGIA astekariaren azken errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Twitterren egon den exodoa. Gaia sakonki landu dute eta ondorio heldu batera iritsi dira: sare sozialetako praktikak aldatzeko garaia da. Bestalde, Izar Mendiguren elkarrizketatu dute. Aiaraldea komunikabidea sortu zuten lehenik, orain Ekintzen Faktoria: egoitza zabala, espazio ederra. Bukatzeko, Durangoko Azokaren bueltan Paula Estevez elkarrizketatu dute. Ilustratzailea da bera, autonomoa da, besteak beste ARGIAn kolaboratzen du, baina Durangora bi komiki-liburu aurkeztu zituen.
Deskargatu hemen.