Bilbon martxan dagoen “erdalduntze makina” irudikatzeko ekintza egingo du gaur GUKAk Plaza Barrian arratsaldeko 18:00etan. Ekintza herrikoia eta parte hartzailea izango da, eta hirian martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi nahi ditu. Gurean izan dira Maialen Gago eta Liher Berrantes GUKA ekimeneko bi kide, eta haiek eman dizkigute gaur arratsaldeko ekintzari buruzko xehetasunak.
Hitzordu garrantzitsua du igandean Plentziak: Plentzioako kirol elkartearen mendeurreneko walking football nazioarteko txapelketa. Plentziako Udalak eta Futbol elkarteak antolatu dute torneoa eta guztira bost talde lehiatuko dira: Ingalaterrako hiru talde, Galeseko bat eta Euskal Herriko beste bat. Beti United da Euskal Herriko walking taldearen izena eta berezitasun bat daukate: jokalari […]