IBAIZABAL : Willis Drummond indar berrituta “Tabula rasa” lan berrian

A ala B diskoa atera zutenetik lau urte pasa ostean, Willis Drummondek lan berria du Tabula rasa.  Bi urteko geldiunearen ostean  , Joseba B Lenoir taldekidea batu zaie,  eta estreinakoz, ekoizle batekin aritu dira estudioan, Burke Reid , honek A ala B nahastu zuen. Disko hau garai berri baten emaitza da, aldaketez josia.  Diskoa hiru astetan grabatu zuten Iñigo Irazoki taldearen zuzeneko teknikariak etxean duen Atala estudioan. Willisek diskoa aurkeztuko du larunbatean Bartzelonan, gero Durangoko Plateruenan, abenduak 2, eta gero Holandan barrena ibiliko dira kontzertuak egiten.Durangoko Azokari begira, taldeak aurreko diskografia osoa berrargitaratuko du, eta argitaratu gabeko kanturen bat ere sartuko dute.

Deskartu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bizkaiko bertsolari txapelketako finalaurrekoan barrena Abarkas eta Oihana Bartrarekin

ol. Aza 18 , 2016
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]

Honekin lotuak