Musika Bulegoa elkarteak bere 2024ko Urtekaria argitaratu du, analisi, memoria eta hausnarketa tresna gisa sortua, eta iaz gauzatutako jarduera nagusiak jasotzen dituena, bai eta gaur egun Euskal Herriko musika -ekosistemak bizi dituen eztabaida eta erronkak ere. Horren arabera, 2024. urtea oparoa izan da musika arloan Euskal Herrian, izan ere, Musika Bulegoak argitaratutako azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)eta Nafarroan kontzertu eskaintzak gorantz egin du iazko datuekin alderatuta. Kulturkliken arabera, EAEn 5.743 kontzertu jaso dira, 2023an baino %3,2 gehiago.
Deskargatu hemen.

