Bilboko BIRA kulturguneak uda honetan geldialdia egingo du, eta egoera ekonomiko zail baten berri eman du sare sozialen bidez. 2024-2025 ikasturtean ezingo dio orain arteko kultura-programazio oparoari eutsi, finantzaketa publikoaren murrizketak direla medio. 2016an sortutako herri-proiektua izan da BIRA, eta azken urteetan 290 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte urtero, birakideen ekarpenari eta lan profesional zein militanteari esker. Hala ere, datorren ikasturtean “Bira txikiago bat” izango dela iragarri dute, egitura profesionala mantendu ezinda, eta jarduera boluntariotzatik antolatuko dutela. Egoera honek gogoetarako eta hausnarketarako bidea zabaldu digu, izan ere BIRA kulturguinearen ardatza euskara eta kultura izan dira. Nola biziberrituko dugu euskara Bilbon? Zein izan beharko da bidea? Gero eta turistifikatua dagoen hirian non kokatuko gara euskaldunak?
Lutxo Egia BIRAko kidea Bilbo Hiria irratian izan da, egoera honen inguruko azalpenak emateko. Proiektuaren izaera herritarra eta kulturaren aldeko konpromisoa azpimarratu ditu, eta jakinarazi du zailtasunak gorabehera, aurrera jarraitzeko asmo tinkoa dutela.
Deskargatu hemen.