Francis Diez eta Olatz Agirre aurtengo pregoilaria eta txupinera

Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre Sagarna, Bilboko Konpartsek izendatua, izango da aurtengo txupinera, Aste Nagusiari hasiera emango diona txupina jaurtiz.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Hauspoa & Tunela": trikitixaren jatorriari buruzko bidaia

ol. Eka 27 , 2025
“Hauspoa & Tunela” dokumentala eta kontzertu berezia Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok sortu dute, Zumarragak eta trenbideak trikitixaren sorreran izan zuten funtsezko papera ezagutarazteko. Istorioak 1859an Zumarragara iritsitako Juan Bautista Busca italiarraren akordeoi txiki batekin hasten du bidaia, eta nola hazi horrek euskal panderoarekin fusionatuta trikitixa sortu zuen. Ekainaren 30ean […]

Honekin lotuak