STEILAS sindikatuak elkarretaratzea egin zuen astelehenean Etxebarriko institutuan. Egun eta leku berean bildu zen Hezkuntza Sailak deitutako Eskola Segregazioari aurre egiteko Itunaren Mahaia. STEILASek salatu du ez duela inolako gonbidapenik jaso mahaian parte hartzeko. Haize Arbide sindikatuko kidea da eta berak eman dizkigu gaiaren nondik norako gehiago. Argi adierazi digu segregazioari aurre egiteko formula hezkuntza sistemaren publifikazioa dela.
Deskargatu hemen.